2006/08/29

Esamesa

Jaun txit agurgarriok.

Blog honetan nozbait, hor porai, segapoto batetatik ateratako esames baten transkipzio fidela egiteko eskatu diate. Tamalez, esan beharra dago, joan den larunbatean, esklusiba modura, Kuadrijahrosa programari saldu zitzaizkiola esamesaren eskubideak, beraz, inongo momentutan ezingo da blog honetan mezu hura transkribitu.

Ulertuko dezutelakoan.

Litxun productions SCOOP
2006ko Abuztuaren 29a
Donostia, Euskal Herria

2006/08/26

TROPELA.NET

Bueno berriro ere abian da tropela!!!!
Oraindik izen-emate epea ez da amaitu baina, berdin zait, nere taldearen berri emango det. Nahi dunak kopia dezala, Espainiako Itzulia gurea da!!!

1.Hautagai nagusiak:ALEJANDRO VALVERDE
Piti txakurrarekin izandako affairea kaleratu ez denez, Vueltan izango degu. Ta nere ustez, Balaverde bera da Vueltako hautagai nagusia.
Mentxov: ez det uste oso fresko iritsiko denik izandako tourraren ondoren baino bueno, klasea badu aurrean ibiltzeko.
Sastre: 3 itzuliak egin nahi ditu, gehiegitxo ez ote?? hala ere, podiumerako hautagaia dudarik gabe.
Vinokourov: amorru biziz iritsiko den arren, berak esaten dunez, mundiala du helburu.

Espezialistak eta igotzaileak: IBAN MAYO eta ANDREY KASHECHKIN.
Gure Arratiako printzipearengan konfiantza eduki behar. Buruak laguntzen badio ikaragarrizko triskantzak egiteko gai da. Madrilen irriparrez agurtuko al du kamiseta laranja???

Astanako txirrindulari gazte honekin nere esperantzak jarriak ditut batez ere Contadorrek Vuelta korrituko ez dulako, sasoiko dabil ta kontuz!!!

Aukeratu gabeak:Beltran, Boogerd, Caucchioli, Cioni, Danielson,di Luca, Karpets, Millar, Pereiro, Piepoli, Rasmussen, Rebellin ta Haimar. Pereiro ez det ikusten Vuelta irabazteko moduan, ondo ibiliko da baina, tourrean izan zuen zorte puntu horren beharrean izango ote den uste det, gainera aurrean Alejandrus Magnus du... Beste gainontzekoak etaparen batean ibiliko dira egurra ematen baina bestela... ta Haimar dieselarekin ez daukat konfiantza gehiegi.Danielsonek generala lehiatuko balu... aurreneko 10tako argi!

Azkarrak: PETACCHI, McEWEN.
Beste biak hushovd ta Zabel dia ta argi dago nor diran azkarrago, oain, ez dakit italiarra nola iritsiko dan vueltara...
Beste Azkarrak:BETTINI ta PERDI
"il Grillo" azalduko da, egon seguru, mundiala du helburu ta egingo ditu bere aprobak eta beraz, puntuak. ta Perdik ere antzeko parezido, gainera honek mendiko etapetan ondo ibiltzen ere badaki. Hankako behatzeko minik izango al du aurten???

Aukeratu ez ditudanak: Eisel , Ventoso eta Forsterrek puntuak emango dituzte sprinetan. Napolitano hartzeko zorian egon naiz baino... daukatenakin konformatu behar.

Euskaldunak: Igor Anton ta Iñaki Isasi: Hemen zalantzak izan ditut nere lagun Astarloza hartu edo ez, baina, azkenean gure sprinterra eta Mayok eta Samuk askatasun pixkat emanez gero ederki ibili daiteken Igor Anton hartu ditut.

Besteak:
ASSAN BAZAYEV: Astanako esprinter gazte hau Alemanian irabazita dator, etaparen bat lortuko ote???
JANEZ BRAJKOVIC: Discoveryko "perletako" bat, gaztea da, baino erlojupekotan ederki ibiltzen da.
FABIAN CANCELLARA: Aurkezpenekik behar ez duen txirrindularia. Gogotsu badator, zeresana emango du.
MARCUS FOTHEN: Tourreko "kasik" maillot txuria ez dakit ze motibaziokin hasiko den espainiako errepideetan barna, puntuan badator, 10 aurrenekotan egiteko gai da.
LUIS LEON SANCHEZ: Manolo Saiz-en azken harribitxia, urte zaila izan du, Puerto Operazioa dela eta, baina klasea soberan du.
SAMUEL SANCHEZ: Gure euskaldun "asturiarra". Buru belarri prestatu omen du Vuelta, eta podiuma egiteko intentzioz omen doa, ea egia dan. Azalduko dela seguru!!!
BERNHAD KOHL:Austriar gazte hau da nere esperantzatako bat, taldean (T-Mobile)ez du oztopo handiegirik izango ta... ikusiko deu

Aukeratu gabeak: Aukeratu gabeen artean: Eltink, Gusev, Haussler, Horner, Kemps, Kohl,Petrov, Purito Rodriguez,Weening , Arvesen eta Ardila ditugu aipagarri besteak beste. Baino bueno, Ardilarengan konfiantza osoa ipini nun giroan ta kale egin zian asi ke... Tourreko "kasik" maillot txuriak (Fothen) ez dakit zer egingo dun, baino ez daukat palpitazio onik.Puritok izango du aurreragoko lanik->morrontza lana. Kontuz Hausslerekin alemaniar gazte honek etorkizunean zeresana emango du, lehengo vueltan etapa bat irabazi zun. Weening-ek ere klasea soberan baina Mentxov aurrean izanda... Kurt Asle Arvesen dugu bestea, Donostiako 23 urtez azpiko mundiala irabazi zuen gizona (Oscar Freireren aurretik), etaparen batean larritasunen bat emango dio norbaiti. Kemps eta Bazayev dira Astanáko esprinterrak, nik kazajistandarraren aldeko apostua egiten det.


Danak ezin aukeratu eta horiek izan beharko dute 3 aste hauetan nere izenez lehiatuko diren txirrindulariak. Badakizue, hemen esandakoa ez da lege , izan ere, denok dezue gogoan "Ullritx ez dago ondo"... ba hori, Vueltan sorpresa asko izaten diala eta aurten ere izango diala.

"Urdaci CCOO" urteko manipulatzaileari saria


Ikusten den bezela, Anibal Lecter bailitzan, bere irribarre zital horren atzean, gizaki manipulatzaile bezain "sensazionalista" bat dago. Mingain punta dantzan ipintzen duenean, zeruak eta lurrak dardarka ipintzen dituen horietakoa.

Bere bizitzako ametsa lortzeko biderik ez duenez izan (Rocio Juradoren funeraleko kontertulio izan eta Felipito printzipearen ezkontzako korrespontsal izan) bere ingurua eta ingurukoak zuritu beste irtenbiderik ez du izan bere bizitzari nolabaiteko zentzu eta bizibeharra emateko.

Nahikoa argumentu eman dizkigu jada sari hau emateko ezbairik gabe, ez det uste inork zalantzan ipiniko duenik hori. Frogak ere baditugu. (Norbaitek beharko balitu azaleratzeko inongo arazorik ez dago!!)

Bejondeikela!!

2006/08/17

Lehen hatsa


Bueno, oraindik ez dakit oso ondo nola funtzionatzen dun honek, baino, tira, pixkanaka-pixkanak aurrera jarraitzeko intentzioa baldin badegu behintzat joango gera osatzen.